Hamasei bikotek parte hartuko dute Azpeitiko XVIII. Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko abe. 19a, 12:52
Iazko txapelketako irudia.

16 urtez azpiko dantzariak izango dira 18:00etatik aurrera Sanagustin kulturguneko agertokian. Horiek fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte. Lehian parte hartuko duten 32 dantzarietatik hamabost azpeitiarrak dira.

Ostiralean, Santo Tomas egunez, jokatuko dute Azpeitiko XVIII. Dantza Suelto Txapelketa, eta hamasei bikotek parte hartuko dute lehian. 21 bikotek eman zuten txapelketarako izena, baina izena eman zuten lehen hamaseiek izango dute parte hartzeko aukera.

16 urtez azpiko dantzariak izango dira 18:00etatik aurrera Sanagustin kulturguneko agertokian. Horiek fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte, Izarraitz txistulari taldeko musikarien eta Juan Azpitarte Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña trikitilarien doinuek lagunduta. Parte hartuko duten 32 dantzarietatik hamabost azpeitiarrak dira. Epaile lanetan, berriz, Arantxa Garin eta Karlos Sarriegi hernaniarrak eta Maialen Aldalur azpeitiarra ariko dira; Esti Iturri errenteriarra izango da idazkaria.

Honako hauek dira txapelketan parte hartuko duten dantzariak:

  • Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta (Azpeitia)
  • Eneko Sarasua eta June Elorza (Azkoitia-Azpeitia)
  • Julen Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil)
  • Iker Zabala eta Nora Aizpuru (Azpeitia)
  • Eki Aizpuru eta Jone Arriaran (Azpeitia)
  • Enaitz Segurola eta Malen Arrizabalaga (Azpeitia)
  • Aner Elorza eta Alaitz Elorza (Azpeitia)
  • Iker Urrestilla eta Leire Urrestilla (Lasao)
  • Irati Lopez eta Gorka Granado (Sopela)
  • Aratz Asteasu eta Laia Barrena (Gasteiz)
  • Aizea Telleria eta Intza Agirre (Ibarra)
  • Aratz Eskisabel eta Garazi Muñoa (Bidania)
  • Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia)
  • Endika Osa eta Danele Atxukarro (Lezo-Ondarroa)
  • Mikel Esnaola eta Ane Anuariz (Lezo)
  • Andoni Zumeta eta Miren Zumeta (Larraul)