Astelehenetan izango dira datozen bi asteetako azokak

Uztarria.eus 2018ko abe. 19a, 11:43
Azokako postu bat.

Abenduaren 24an eta abenduaren 31n egingo dute azoka. Egun horietan hainbat ekintza izango da plazan, eta han egon ohi diren postuak Done Jakue kalera eta Olazko Andre Mariaren plazara lekualdatuko dituzte.

Gabon jaiak direla eta, datozen bi astetako astearteetako azokak egunez aldatuko dituzte. Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a astearteak eta jaiegunak dira, eta beraz, egun bat lehenago egingo dute azoka; hau da, abenduaren 24an eta abenduaren 31n egingo dute. Bi egun horietan, baina, hainbat ekintza izango da plazan, hala nola Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eta San Silbestre lasterketa, eta plazan egon ohi diren postuak Done Jakue kalera eta Olazko Andre Mariaren plazara lekualdatuko dituzte. Baserritarren azoka, berriz, Azoka Plazan izango da.