Urtarrilaren 12ko Bilboko manifestaziora autobusez joateko izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2018ko abe. 18a, 11:26

Orkatzen eta Nizan eman beharko dute izena herritarrek, eta aurten ordainpekoa izango da autobus zerbitzua. Urtarrilaren 12an, 15:30ean aterako da autobusa anbulatorio aurretik.

Datorren urtarrilaren 12an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. 17:00etan hasiko da mobilizazioa, eta Azpeitiko Sarek autobusak antolatu ditu beste urte batez hara joateko. Dagoeneko zabaldu dute izen-ematea, eta herritarrek Orkatz kultur elkartean zein Niza tabernan eman dezakete izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten izena ematean ordaindu beharko da bidaia: ikasleek, langabeek eta jubilatuek bost euro ordaindu beharko dute, eta soldatadunek hamar euro.

Urtarrilaren 12an, 15:30ean aterako dira autobusak anbulatorio aurretik Bilbora.