Apustu etxeen kontrako elkarretaratzea, bideoan

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 19:54

Apustu etxerik nahi ez dutela aldarrikatu zuten dozenaka lagunek zapatuan, hilak 15, Balentina Agirre plazan dagoen apustu etxearen parean. Elkar-ekin taldeak deitu zuen kontzentrazioa, eta lan-eremu ezberdinetan aritzen diren Azpeitiko hamazazpi taldek bat egin zuten hitzorduarekin. Han hartutako irudiak dira honako hauek.