Amaitu dituzte konponketa lanak Urrestillako Kalebarrenean

Uztarria.eus 2018ko abe. 18a, 09:43

Urrian ur hoditeria berritzeko lanak egin ondoren, kalea asfaltatzea besterik ez zen gelditzen Urrestillako Kalebarreneko obrak bukatzeko. Kaleko zorua altxatu eta asfaltoa bota dute errepidea berritzeko, Kalebarreneko errepide zatia zaharkituta baitzegoen. Dagoeneko amaitu dituzte konponketa lanak, eta autoak zein oinezkoak ohi bezala igaro daitezke handik.