Jabier Altuna laugarren, foru hauteskundeetarako EAJren Deba-Urola barrutiko zerrendan

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 12:57
Xabier Altuna –ezkerretik aurrena– Imanol Lasarekin, Maria Eugenia Arrizabalagarekin, Aintzane Oiarbiderekin eta Joseba Egibarrekin. (EAJ)

Jeltzaleek Herrialde Batzarra egin zuten zapatuan, eta han jaso zuten zerrendek onespena. Deba-Urola barrutiko zerrendan beste hainbat azpeitiar ere badira, hala nola Arantxa Zubizarreta, Nerea Aldai eta Jesus Arana. Maria Jesus Zelaia azpeitiarra Donostialdeako zerrendan laugarrena da.

Foru hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak onartu zituen joan zen larunbatean Gipuzkoako EAJk, eta hautagaietako zenbait azpeitiarrak dira. Hain zuzen ere, jeltzaleek Herrialde Batzarra egin zuten zapatuan, eta han jaso zuten zerrendek onespena.

Deba-Urola barrutiko zerrendan laugarrena da Jabier Altuna azpeitiarra; Gipuzkoako batzarkidea da 2015az geroztik, baita Azpeitiko Uri Buru Batzarreko presidentea ere. Ez da, ordea, Altuna EAJren foru bozetarako zerrendetako azpeitiar bakarra: Arantxa Zubizarreta Azpeitiko bizilaguna seigarrena da Deba-Urolako zerrendan; Nerea Aldai hamargarrena; eta Jesus Arana ordezkoetan bigarrena. Bestalde, Donostialdeako zerrendan laugarrena da Maria Jesus Zelaia azpeitiarra.