Gabon eguneko Jaiotzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute bihar

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 11:16

Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzetakoek ez ezik, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan. Haiei zuzendutako entsegua egingo dute bihar, 20:00etan, Parrokiako Bakardadearen Kaperan. 

Usadioari jarraituz, Gabon egunean Jaiotza aterako dute Julian Barrenetxea abesbatzak eta Parrokiako abesbatzak. Urtero bezala, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmoan, eta haiei zuzenduta entsegua egingo dute bihar, hilak 18, Parrokiako Bakardadearen Kaperan, 20:00etan hasita. Entseguan, abenduaren 24an abestuko dituzten gabon kantak entseatuko dituzte. Bertan parte hartu nahi dutenei asteazkeneko saiora joateko deia egin diete abesbatzetako kideek.