Alberdieneako obrak tarteko, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat hainbat aldaketa izango da

Uztarria.eus 2018ko abe. 17a, 10:26

Etzi goizaldean hasi eta etzidamu goizaldera arte Artetxe hotela izan zen eraikinaren aurrea itxita izango da ibilgailuentzat, eta oinezkoen pasabidea ere itxita izango da Olazko Andre Mariaren plazaren eta Artzubiko zubiaren artean. Bustinzuriko Errebalean zama lanak egin behar dituzten ibilgailuek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute bi egun horietan; Goikokalean egin behar dituztenek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute.

Alberdienea guneko etxebizitzen lanak direla eta, hainbat aldaketa izango da oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan etzi eta etzidamu. Izan ere, garajeetako hormigoi lanak gauzatzeko obra berezi batzuk egin behar dituzte. Udalak azaldu duenez, abenduaren 19ko 05:00ak aldean hasiko dira lanekin, eta hilaren 20ko 01:00ak aldera arte jarraitzea aurreikusten dute; hogei orduz etenik gabe ariko dira lanean.

Denbora tarte horretan Artetxe hotela izan zen eraikinaren aurrea itxita izango da ibilgailuentzat, eta oinezkoen pasabidea ere itxita izango da Olazko Andre Mariaren plazaren eta Artzubiko zubiaren artean. Bestalde, Bustinzuriko Errebalean zama lanak egin behar dituzten ibilgailuek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute bi egun horietan; Goikokalean egin behar dituztenek, berriz, plazatik gora sartzeko parada izango dute lanek irauten duten bitartean.

Udalak barkamena eskatu die bizilagunei, merkatariei eta herritar guztiei, obrek denbora tarte jakin horretan sortuko dituzten eragozpenak direla eta.