Azoka Herritik iritsi da Sanjuandegira beste urte batez

Uztarria.eus 2018ko abe. 15a, 15:45

Azken urteetan bezala, Azoka Herritik egin dute gaur, zapatua, Sanjuandegin. Auzoko plazari itxura aldatu diote, eta 10:00etarako ia dena prest zegoen, eta handik gutxira hasi da jendea azokara hurbiltzen. Baserritarrek bertako eta garaiko barazkiak, gaztak, ogiak eta abar eskaini dituzte goizetik eguerdira; herriko kooperazio taldeek beren proiektuak ezagutarazteko tartea eskaini dute eta Elkar-ekinek bigarren eskuko azoka jarri du. Bertan, liburuak, arropa, sukaldeko tresnak, altzariak eta antzeko produktuak... eskuratu ahal izan dituzte Sanjuandegira bertaratu ziren lagunek. Horrez gain, artisauek postuak izan dira, baita Elikaguneko kideak eta Azpeitiko Argazki Elkartekoak ere. Urtero bezala, ez dute hutsik egin Extremadurako jan-edaneko postuak. Kultur ekintzarik ere ez da falta izan, Iagomago arduratu baita magiaz betetzeaz.