Bideak Zabalduz egitasmoa hartu du Soreasuk

Uztarria.eus 2018ko abe. 15a, 12:54

Gipuzkoako lau elkartek egiten duten lana ezagutzeko parada izan zen atzo, ostirala, Soreasu antzokian egindako Bideak Zabalduz egitasmoaren aurkezpenean. Agisas Gipuzkoako integratzaile eta animatzaile soziokulturalen elkarteak sustatutako egitasmoa da Bideak Zabalduz, eta aurten Gielmar, Katxalin eta Bizi Bide elkarteak batu dira egitasmoa. Bidea Zabalduzen helburua da irabazi asmorik gabeko elkarteak integratzea eta horiek egiten duten lana ikusaraztea. Gielmar elkarteak Gipuzkoako elbarriekin egiten du lan, Katxalin bularreko minbizia edo minbizi ginekologikoren bat duten emakumeen elkartea da, eta Bizi Bide Gipuzkoako fibromialgia, neke kronikoa eta sentsibilitate kimiko anizkoitza duten herritarrena. Elkarte horiek egiten duten lana jasotzen duten bost ikus-entzunezko eman zituzten Soreasun. Bizibidek elkartearen erreportajea eta Vivir bajo sospecha lanak eskaini zituen, Gielmarrek La igualdad filma eta Katxalinek Puertas abiertas aunque la vida no siempre sea de color rosa. Gainera, elkarte guztiek elkarlanean osatutako Cosas de mayores film laburra ikusteko parada izan zen atzokoan.