Eskualdearen erronkak aztergai Iraurgi Berritzen Sareraren Topaketetan

Uztarria.eus 2018ko abe. 13a, 12:40

Urola Erdiko erakundeetako eta enpresetako dozenaka eragile elkartu dira gaur, osteguna, Azpeitiko udaletxeko bosgarren solairuan. Izan ere, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako garapen agentziak Iraurgi Berritzen Sarearen Topaketak antolatu ditu hamaseigarren urtez, eta bailarako udaletako, enpresetako, hezkuntza arloko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ari dira parte hartzen egitasmoan. Hain zuzen ere, enpresek, iakstetxeek eta udal eragileek lankidetzen landu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte goizean, eta ondoren, Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eta Sabin Azua B+I Strategy kanpo aholkularitzako kideak eskualdeko ehun ekonomikoen inguruan hitz egin dute. Ekitaldia amaitzeko, topaketetan bildu diren eragileek lan dinamikan parte hartuko dute, eskualdeak datozen urteetan izango dituzten erronkez hausnartzeko eta horretarako "beharrezkoak" diren baliabideez eztabaidatzeko.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)