31 hautagairen artean erabakiko dira aurtengo Azpeitiko hiru Kirol Sariak

Uztarria.eus 2018ko abe. 12a, 13:51
Iazko Kirol Sarien ekitaldiko taldeko argazkia.

Zapatuan egingo dute sari banaketa ekitaldia, 12:00etan hasita, udaletxeko bosgarren solairuko aretoan. Zerrendako kirolari guztiek jasoko dute oroigarri bat eta, horrez gain, 2018ko kirolari emakume eta gizon zein boluntario aipagarrienaren sariak banatuko dituzte.

2018ko Azpeitiko kirolaririk onenak izendatzeko ekitaldia egingo dute zapatuan, 12:00etatik aurrera, udaletxeko bosgarren solairuko aretoan; Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak elkarlanean antolatu dute aurten ere sari banaketa. Azaroaren 12tik 18ra arte izan zuten kirol elkarteek eta herritarrek kirolarien izenak proposatzeko aukera. 31 hautagaik osatzen dute zerrenda hori. Zerrendako kirolari guztiek jasoko dute oroigarri bat zapatuan eta, horrez gain, 2018ko kirolari emakume eta gizon zein boluntario aipagarrienaren sariak banatuko dituzte; herritarren bozekin eta Udalak eta Kirol Mahaiak izendatutako epaimahaiak emandakoekin erabaki dituzte aurtengo saridunak, eta zapatuko ekitaldian jakinaraziko dituzte haien izenak.

Hau da 2018ko Azpeitiko Kirol Sarietarako hautagaien zerrenda:

Urteko kirolaria (emakumezkoa)

  • Nerea Rezabal (atletismoa).
  • Arantzazu Araneta (automobilismoa).
  • Lagun Onaken Erregional taldea (futbola).
  • Izarraitz Igeri Elkartearen junior taldea (igeriketa).
  • Pepi Alberdi (mendia).
  • Maite Etxezarreta (mendi lasterketak).
  • Maider Etxezabal (sokatira).
  • Mamen Etxaniz (korrika, mendia eta txirrindularitza).
  • Nerea Berasategi (triatloia).
  • Oihana Orbegozo (pilota).

Urteko kirolaria (gizonezkoa):

  • Ioritz Aramendia (atletismoa).
  • Jon Alberdi (pilota).
  • Jose Andres Perez (xakea).
  • Bolo taldea.
  • Joxemiel Zendoia (automobilismoa).
  • Mikel Landa (futbola).
  • Izarraitz Igeri Elkartearen junior taldea (igeriketa).
  • Joxe Kerejeta (mendia).
  • Aratz Iraola (txirrindularitza).
  • Alex Marguello (karatea).
  • Joseba Lizarralde (saskibaloia).

Urteko kirolaria (boluntarioa):

  • Egoitz Arruti (Xeye atletismo taldea).
  • Aitor Salegi (Lagun Artea eskuderia).
  • Joxe Mari Etxeberria (Izarraitz Igeri Elkartea).
  • Iñaki Uranga (Lagun Onak Futbol Elkartea).
  • Jexux Rezabal (Lagun Onak Mendi Bazkuna).
  • Erik Leon (Kimura Judo Elkartea).
  • Ikasberri Kirol Elkarteko zuzendaritza talde ohia.
  • Aitor Elustondo (Xaputarrak Xake Kirol Kluba).
  • Jose Manuel Gurrutxaga (Iraurgi Saskibaloi Taldea).
  • Agustin eta Xanti Jimenez (Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia).