Azoka Plaza bisitatu du Jaurlaritzaren Nekazaritza sailburuordeak

Uztarria.eus 2018ko abe. 12a, 12:19

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza sailburuordea, Azpeitian izan zen atzo. Azoka Plaza eta bertan dagoen Elikagunea bisitatu zituen, Josu Labaka eta Aitor Bereziartua zinegotziekin eta Urkomeko Yurre Peñagarikanorekin batera. Labakak sare sozialetan azaldu duenez, orain arte egindakoez gain, "aurrera begirako erronken eta beharren berri eman" zioten Jaurlaritzaren ordezkariari. Argazkian, ezkerretik eskubira, Elikaguneko Xabi Eizagirre eta Ioritz Aizpuru, Peñagarikano, Labaka, Oroz eta Bereziartua, Elikagunean.