Ainhoa Lendinezen hitzaldiarekin hasi da Mendi Astea

Uztarria.eus 2018ko abe. 11a, 18:28

Ainhoa Lendinez mendizalearen hitzaldiarekin hasi zen atzo, astelehena, Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendi Astea. Lendinezek Pyrenees Stage Run proba egin zuen joan den abuztuan. 240 kilometro eta 15.000 metroko desnibel positiboa duen proba da Pyrenees Stage Run, eta zazpi etapa ditu. Esperientzia hark utzitako bizipenak elkarbanatu zituen atzo Azpeitian eskaini zuen solasaldian. Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan eskainik zuen hitzaldia Elgoibarko mendigoizaleak, 21:00etan hasita.

Imanol Aleson korrikalari azkoitiarrak ere bere bizipenak kontatzeko tartea hartu zuen atzoko solasaldian. Izan ere, hark ere parte hartu zuen Pirinioetako lasterketan. Ixaka Oñederra azkoitiarrarekin batera egin zuen proba Alesonek, eta bigarren postua lortu zuten Azkoitiko bi korrikalariek. Zazpi etapetatik bi irabazi zituzten eta bigarren izan ziren gainerako bost etapetan. 

(Argazkia: Lagun Onak MB).