"Borroka feministaren bilakaera" izango dute hizpide gaur Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2018ko abe. 11a, 14:13
Basanderiek asanblada feministako hainbat lagun, azaroaren 25ean egindako ekitaldian. (Maialen Etxaniz)

Askatasun Bulkaden Topaketen barruan antolatu du hitzaldia Azpeitiko Ernaik.  Mugimendu feministan ibilitako belaunaldi desberdinetako emakumeak arituko dira hizlari lanetan. Solasaldia 19:00etan hasiko da.

Azpeitiko Ernaik antolatutako Askatasun Bulkaden Topaketen barruan, Borroka feministaren bilakaera izeneko hitzaldia izango da gaur Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Azpeitiko eta Euskal Herriko mugimendu feministak izan duen bilakaeraz hitz egingo dute Anne Unanuek eta Nora Alberdik. Biak, Unanue zein Alberdi, mugimendu feministan ibilitakoak dira, eta beren bizipenak eta bestelakoak izango dituzte hizpide gaurko saioan. Azpeitiko Ernaik gaiaz interesa duen gazte oro animatu nahi du gaurko saiora, eta horretarako deia egin du. 

Joan zen asteartean hasi ziren Azpeitiko Ernairen Askatasun Bulkaden Topaketak, maputxeen inguruko hitzaldiarekin. Ostiralean amaituko dute hitzaldi zikloa. Egun horretan, presoen eta deportatuen senide gazteek eskainiko duten hitzaldia. Leire Arrieta, Intza Larrañaga eta Irati eta Garazi Urdalleta arituko dira hizlari lanetan. Horiek guztiek senideren bat izan dute preso edo deportatuta, eta lehen pertsonan bizitakoak azalduko dituzte hitzaldian. Sanagustin kulturgunean eskeiniko dute solasaldia, 12:00etan hasita. Ernaiko kideek jakinarazi dutez, herriko ikasleekin batera prestatu dute hitzaldia, eta eskolak etengo dituzte hitzaldi horretarako.