'Izaskun Arrueren urratsen atzetik' liburua aurkeztu du Miel A. Elustondok

Uztarria.eus 2018ko abe. 11a, 11:23

Miel A. Elustondo idazle azpeitiarrak bere azken liburua aurkeztu zuen atzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izaskun Arrueren urratsen atzetik da Elustondok idatzi eta Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu duten lanaren izenburua. Izaskun Arrue Gasteizen umeei eskolak euskaraz ematen hasi zen lehendabiziko andereñoa izan zen; haren figuratik abiatuta, euskarak azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban izan duen bilakaera landu du Elustondok liburuan. Argazkian, Iñaki Prusilla Gasteizko zinegotziaren eta Igone Martinez de Luna diputatuaren tartean ageri da azpeitiarra, atzoko aurkezpenearen une batean.

(Argazkia: Gasteizko Udala)