Jurgi Urangak Kutxabanken Ikasketa Amaierako Saria jaso du

Uztarria.eus 2018ko abe. 11a, 11:05

Kutxabank fundazioak 42. Ikasketa Amaierako Sariak banatu zituen atzo, astelehena, Donostiako Tabakaleran, eta Jurgi Uranga azpeitiarrak saria jaso zuen. Izarraitz Lanbide Heziketan Zurgintza eta Altzarigintza ikasketak gauzatu ditu Urangak, eta atzo Tabakalerako sari banaketa ekitaldian izan zen.