Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra eskainiko dute Ekoetxean

Uztarria.eus 2018ko abe. 10a, 12:47

Bi saio antolatu dituzte, eta lehen saiorako plaza guztiak beteta dauden arren, bigarren saioan parte hartzeko izena eman daiteke oraindik. Ikastaroa 4 urtetik 10 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei dago zuzenduta

Azken urteetan egin bezala, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra eskainiko dute Ekoetxean. Bi saio antolatu dituzte, bata abenduaren 16rako eta bestea hilaren 23rako. Lehen saiorako plaza guztiak beteta daude, baina bigarren saioan parte hartzeko izena eman daiteke oraindik.

Tailerra 11:00etatik 13:00etara bitartean izango da Ekoetxean. Saioa 4 urtetik 10 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei dago zuzenduta. Parte-hartzaileek saioa material birziklagarriekin egingo dituzte apaingarriak.