Azpeitiarrak Durangoko Azokan

Uztarria.eus 2018ko abe. 9a, 21:04

Oraintsu itxi ditu ateak Durangoko Azokaren 53. edizioak. Asteazkenean zabaldu zuten azoka Durangoko Landako gunean, eta gaur arte zabalik izan da euskal kulturaren topalekua. Azpeitiarrak ere izan dira protagonista bost egunotako azokan; izan ere, hainbat musikarik eta idazlek aurkezpenak egin dituzte, eta beste hainbat produktuak saltzen eta zaleei diskoak nahiz liburuak sinatzen izan dira. Gainera, ehunka izan dira azokara joan diren herritarrak.

Uztarria.eus-ek azpeitiarrak azokan ageri diren hainbat argazki aurkitu ditu sareak. Irudietan, besteak beste, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasle taldea, Pako Aristi idazlea, Egurra ta kitto musika taldeko kideak, Ro taldeak Ahotsenean eskaini zuen kontzertuko une bat eta abar ikus daitezke.