Espainiako Loteria Nazioanalaren lehen sariaren zati bat, Azpeitira

Uztarria.eus 2018ko abe. 8a, 15:18

92.934 zenbakia izan da sariduna, eta Azpeitiko Disdira loteria dendan saldu dira 27 txartel.

Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Azpeitian tokatu da gaur, zapatuan. 92.934 zenbakia izan da sariduna, eta Disdira loteria dendan saldu dituzte saritutako txartelak. Dendako arduradunek Uztarriari adierazi diotenez, 27 saridun txartel saldu dituzte plazan duten saltokian.

100.000 euroko saria du txartel bakoitzak, eta beraz, guztira, 2.700.000 euro iritsi dira Azpeitira. Espainiako Loteria Nazionalak hilero zozkatzen duen sari berezia da gaur Azpeitian suertatu dena.

Azpeitiaz gain, Segovian ere (Espainia) saldu dira zenbaki bereko txartelak.