'Lur' antzezlanak irabazi du XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria

Uztarria.eus 2018ko abe. 6a, 11:44
'Lur' antzezlaneko irudi bat. (Goiena)

Xake Produkzioak taldeak taularatutako lanak jaso ditu ikusleen boto gehien, eta horrenbestez, haren egileentzat izango da Udalaren 600 euroko diru saria. San Tomas egunean eskuratuko dute saria Lur laneko kideek. Erika Olaizola azpeitiarra obrako aktoreetako bat.

Lur antzezlanak jaso du XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria. Xake Produkzioak taldeak taularatutako lanak jaso ditu ikusleen boto gehien, eta, beraz, haren egileentzat izango da Udalak emandako 600 euroko diru saria. San Tomas egunean eskuratuko dute saria Lur laneko kideek.

Joan zen maiatzean estreinatu zuten Lur antzezlana Tolosako Topic zentroan, eta harrezkero hainbat aretotan ikusi ahal izan da. Erika Olaizola azpeitiarrak, Mikel Laskurainek, Kepa Errastik eta Nerea Gorritik osatzen dute talde artistikoa, eta obrarako musika Pascal Gaignek egin du.

Azaroan egin ziren Euskal Antzerki Topaketak herrian, eta Udalak horien balorazio positiboa egin zuen.