Abenduko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: zaldiak pasio

Uztarria.eus 2018ko abe. 7a, 11:28

Datorren astean banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren abenduko zenbakia. Nora Alberdik Unai Segurolarekin eta Edurne Etxaberekin argazki erreportajea egin du aldizkariaren 211. zenbakirako. Izan ere, zaldi hezitzaileak dira biak. Besteak beste, hezitzaileen hastapenen, lehiatzen diren reining modalitatearen eta txapelketen inguruko askotariko irudiak ikusi ahal izango dituzte Uztarriako bazkideek. Honakoa argazki erreportajearen aurrerapen bideoa da.