Miren Artetxe margolaria, klasikoarekin eta modernoarekin jolasten

Uztarria.eus | Kultura
2018ko abe. 5a, 18:32

Iturri zaharretik edaten badu ere, egungo joerekin uztartzen ditu lanak Miren Artetxe (Arroa Goia, Zestoa, 1958) artistak. Azpeitiko bizilagunak margolanen erakusketa zabaldu du Foru Ibilbideko Udal erakusketa aretoan, eta Miren Artetxeren marguak izenpean, artistaren askotariko margolanak ikusteko aukera izango da hilaren 16ra bitartean. Artetxek adierazi duenez, obra klasikoak ditu oinarri margolanak sortzerako orduan, baina ukitu desberdina ematen die gero horiei. Besteak beste, Dali artista du eredutzat. Honako hau Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean sortutako Mikrouhinak bideo sortarako egindako lana da honako hau. 

Artetxeren erakusketa astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da ikusgai Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Asteburuetan eta jaiegunetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara zabalduko dute.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu