"Jaiegun arrotzak desobeditzeko" Herri Eskolak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus 2018ko abe. 5a, 11:35
Azpeitiko Ikasle Taldeak Herri Eskolak iragartzeko egindako kartela.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jarri dute hitzordua 10:00etan. Faxismoak historian zehar izan duen indarra eta hartzen ari den "forma berria" izango dituzte hizpide goizean zehar. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean. 

Azpeitiko Ikasle Taldeak Herri Eskolak egingo ditu bihar, Espainiako Konstituzioaren Egunean. Ikasleek abenduaren 6a "jaiegun arrotza" dela iritzita antolatu dituzte Herri Eskolak, eta formakuntzarako tartea hartzeko aprobetxatuko dute. Hitzordura animatzen diren ikasleak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin elkartuko dira, 10:00etan. Ondoren, Faxismoa XXI. mendean hitzaldia eskainiko dute.

Aurreratu dutenez, faxismoak historian zehar izan duen indarraz eta jokatu duen rolaz arituko dira solasean. Horrez gain, "faxismoa hartzen ari den forma berriak" izango dituzte hizpide goizean zehar. Behin solasaldia amaituta eta eztabaidarako tartea hartuta, bazkaria egingo dute Gaztetxean, 13:30ean hasita.