Miren Artetxe (Arroa Goia, Zestoa, 1958) Azpeitiko bizilagunak berak egindako margolanen erakusketa zabaldu du Betharrameko erakusketa aretoan. Atzo arratsaldean zabaldu zituzten Miren Artetxeren marguak izenburudun erakusketaren ateak, eta abenduaren 16ra arte egongo dira zabalik. Artetxek ondutako askotariko margolanak astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, izango dira ikusgai; asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute aretoa.