'Bohemian Rhapsody' eta 'Smallfoot' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko abe. 6a, 10:12

Bohemian Rhapsody eta Smallfoot filmak emango dituzte datozen egunetan Soreasu antzokian. Aste honetan zubia dela eta, gainera, ohi baino egun gehiagotan izango dira emanaldiak, eta lehenengo saioa bihar bertan izango da. Egun horretan, 22:00etan eskainiko dute Bohemian Rhapsody filma. Zapatuan eta igandean, berriz, 19:30ean emango dute, eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan ikusi ahal izango da. Film horrez gain, Smallfoot animaziozko filma ere eskainiko dute umeentzat zapatu eta igande arratsaldean, 16:30ean.

Bryan Singerrelek eta Dexter Fletcherrek zuzendutako filma da Bohemian Rhapsody, eta Queen Erresuma Batuko taldearen eta Freddie Mercury bandako abeslari ezagunaren historia du ardatz. Taldearen hastapenak edota taldekideen bereganatu zuten ospearen lehenengo urteak kontatzen ditu ikus-entzunezko lanak 134 minutuetan. Smallfoot, berriz, abenturazko filma da, eta yeti eta gizaki batzuen arteko istorioa du oinarri.