Herriko gaztetxoek hitanoaren inguruan osatutako irudiak bildu dituzte Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko abe. 5a, 16:02

Euskararen Nazioarteko Egunaz geroztik, erakusketa berri bat dago Sanagustin kulturguneko paretetan. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak bultzatuta, hitanoaren inguruko irudiak eta muralak bildu dituzte AzpeitHika erakusketan. Herriko ikastetxe guztietan, Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak nola bizi dituzten landu dute 10 urteko gaztetxoek, eta erakusketa hori da bidean egindako lanaren emaitzetako bat. Abenduaren 10era bitartean izango da zabalik.