Madalenako baseliza eta ospitalea ezagutzeko bisita gidatua izango da zapatuan

Uztarria.eus 2018ko abe. 5a, 09:08
Madalena auzoa.

12:00etarako jarri dute hitzordua Madalenan, eta Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du doako saioa. Bertaratzen diren herritarrek 1535eko Azpeitira bidaia historikoa egiteko aukera izango dute.

Madalenako baseliza eta ospitalea ezagutzeko aukera izango da larunbatean, abenduaren 8an, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren aurtengo egitarauaren barruan. 12:00etarako jarri dute hitzordua Madalenan, eta Juan Bautista Mendizabalek gidatuko du doako saioa. Bertaratzen diren herritarrek 1535eko Azpeitira bidaia historikoa egiteko aukera izango dute; izan ere, urte hartan Loiolako Inaziok sorterrian egin zuen egonaldiaren nondik norakoak jaso ahal izango dituzte horiek.