1968an jaio eta Loiolako ikastolan ikasi zutenek bazkaria egingo dute hilaren 15ean

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 13:20

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako ikasle ohiak elkartuko dira, ikasle zireneko garaiak gogoratzeko eta elkarren berri izateko. Interesa duenak hilaren 12ra artean eman dezake izena.

1968. urtean jaio ziren eta Loiolako ikastolan ikasi zutenek bazkaria egingo dute hilaren 15ean, zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileen asmoa da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako ikasle ohiak elkartzea eta orduko garaiak gogoratu zein elkarren berri izatea, eta interesa duenak 687 05 67 55 telefonora deituta eman dezake izena, hilaren 12a baino lehen.

Abenduaren 15ean, 14:30ean izango da bazkaria Sanagustin kulturgunean, eta aurrez Eperra tabernan elkartuko dira, 13:00etan.