'Mikrouhinak' saioa

Laboaldiak utzi dituenak, bideoan jasota

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 15:21

Abenduaren 1ean hamar urte bete ziren Mikel Laboa hil zela. Urteurren horren harira, Laboaldia egitasmoa antolatu zuen Azpeitiko Kultur Mahaiak, Laboaren "unibertso poetiko oparoa" ezagutaraztea xede. Horretarako, azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean musikariari lotutako denetariko ekintzak egin dira herrian. Laboaldiarekin batera, erakusketak, hitzaldiak, liburu baten aurkezpena, mural margoketa, entzunaldia eta kontzertua iritsi dira Azpeitira. Egitasmoak utzi dituen zenbait une bideoan jaso ditu Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldearekin eta Urola Kostako Hitzarekin elkarlanean sortutako Mikrouhinak bideo sortarako. Laboaldia egitasmoak eman dituen fruituen laburpen bideo da honako hau.