Piztu dituzte Gabonetako argiak

Uztarria.eus 2018ko abe. 3a, 18:55

Azken egunotan, Gabonetako argiak herriko kaleetan zintzilik zeudela ikusi ahal izan da. Orain arte itzalita mantendu dituzte, baina gaur, eguna iluntzen hasi denean, piztu egin dituzte. Modu horretan, Eguberri giroan murgildu da herria. Era berean, Bertan merkatari elkarteak sustatutako Nolako Azpeitia nahi duzu? kanpainari amaiera emateko, bihotz formako globo gorriak jarri dituzte saltokietan. Asteburu guztian, herriko 180 dendak plastiko beltzez estalita izan dituzte erakusleihoak, eta kanpainari amaiera modu alai batean eman nahi izan diote dendariek. Asteburuko iluntasunaren ostean, argiek eta bihotz gorriek alaitzen dute gaur herria.