Soreasu goraino bete du 'Go!azen, berriz antzerkira' ikuskizunak

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 10:50

Go!azen, berriz antzerkira ikuskizuna estreinatu zuten igandean, Soreasu antzokian. Bi saio izan ziren –lehena 12:00etan, eta bigarrena 16:30ean–, eta bietan leporaino bete zen Soreasu –mila lagun baino gehiago izan ziren saioetan–. Bertaratutako umeek nahiz gaztetxoek kantuz eta dantzaz gozatu ahal izan zuten antzerki saioan. Hona hemen, emanaldiko irudi batzuk (Argazkiak: Alberto Beloki)