Abenduko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 09:25

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2019rako udal aurrekontuez eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaz arituko dira hizketan. Gainera, egun bat geroago, baina Euskararen Nazioarteko Egunaren harira udal adierazpena onartuko dute.

Gaur, abenduak 4, udal ordezkariek abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honako hauek dira landuko dituzten gaiak:

1.- Udalbatzak 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2019. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- 2019. ekitaldirako Udalaren lanpostuen zerrenda onartzea.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

5.- Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana eta erakundearen Kudeaketa Plana behin-behineko izaeraz onartzea (Azpeitiko Udala 2018-2022 plangintzaldia).

6.- Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Azpeitiko Udalaren adierazpena.

7.- Galderak eta erreguak.

Udalbatzarra bukatzean, Azpeitia Lantzen SAren ohiko batzar orokorra izango da. Bilkura horretan Loiola Fundazioa erakundearen patronoak izendatuko dituzte.