Asteburua gazi-gozoa izan da ISBko lehen bi taldeentzat

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 10:05
AƱares ISBkoen partidako irudi bat.

Añares taldeak 90 eta 67 irabazi zuen Mataroren aurka Azkoitiko kiroldegian jokatutako norgehiagoka. LF2 ligako neurketa izan zen atzokoa, eta garaipen horri esker, sailkapeneko hirugarren postuan da Añares. Gizonen Juaristi ISBk, berriz, bolada ona eten zuen Iruñean. Izan ere, 77 eta 59 galdu zuen Navarra taldearen aurka.

Iraurgi Saskibaloi Taldeko nesken Añares taldeak 90 eta 67 irabazi zuen Mataroren aurka Azkoitiko kiroldegian jokatutako norgehiagoka. LF2 ligako neurketa izan zen atzokoa, eta garaipen horri esker, sailkapeneko hirugarren postuan da Añares, zazpi neurketa irabazita –azken laurak jarraian irabazi ditu–. Neurketaren hasiera parekatua izan zen, baina Luis Agirreren taldeak markagailuan iher egiteko aukera izan zuen, nagusitasuna erakutsita. Taldeko atzerritarrek partida "ederra" egin zuten ISBren arabera, eta etxekoen artean Garazi Arregi eta Intza Lizarazu nabarmendu ziren; izan ere, "fin" ibili ziren puntuan lortzen. Datorren zapatuan Vigon (Galizia) jokatuko dute Añareseko neskek, sailkapenean bigarren postuan den Celta taldearen aurka. ISBren ustez, "benetako maila neurtzeko aukera aparta" izango dute datorren asteburuko partidan.

Gizonen Juaristi ISB taldearen bolada ona zapatuan eten zen Iruñean; hain zuzen ere, Juaristi taldeak 77 eta 59 galdu zuen Navarra taldearen kontra. ISBk azaldu duenez, Nafarroako taldea hobeto moldatu zen eta merezitako garaipena lortu zuen. Hala eta guztiz, Juaristi ISBk sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, Navarra eta Zamorarekin batera. Datorren igandean Zamoraren aurka nerutuko dituzte indarrak Zilarreko LEB Ligako Juaristi ISBko mutilek.