Hamar urte, ETAk Inaxio Uria hil zuela

Uztarria.eus 2018ko abe. 3a, 12:16
2013ko elkarretaratzeko irudia.

Altuna y Uria enpresako arduraduna zen azpeitiarra, eta 2008an, ETAk tiroz hil zuen Loiolan. Uria oroitzeko meza egingo dute familiakoek Loiolan, baina ez dute ekitaldi publikorik egingo.

Gaur, abenduak 3, hamar urte dira ETAk Inaxio Uria hil zuela. Altuna y Uria enpresako arduraduna zen azpeitiarra, eta 2008an, ETAk tiroz hil zuen Loiolan, enpresaren bulegoen ondoan. 71 urte zituen hil zutenean. ETAk bere gain hartu zuen hilketa 2009ko urtarrilean, "AHTaren lanetan bereganatutako erantzukizunagatik" eta "ETAren zerga iraultzailea" ez ordaintzeagatik hil zuela argudiatuta.

Gaur, Uria oroitzeko meza egingo dute familiakoek Loiolan, baina ez dute ekitaldi publikorik egingo. Izan ere, familiak 2014an erabaki zuen ordura arte haren omenez hil zuten tokian eraikitako monolitoaren aurrean egiten zituen elkarretaratze publikoak egiteari uztea.

Atzo eta gaur jende ugarik gogoratu du Uriaren hilketa Twitter sare sozialean.