Herriko musikarien emanaldiarekin bukatu da Laboaldia

Uztarria.eus 2018ko abe. 3a, 11:01

Laboaldiaren azken emanaldia zapatu gauean izan zen Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, herriko eta eskualdeko 40 musikarik Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskaini zuten bertan. Ehunka lagun bertaratu ziren emanaldiaz gozatzera, eta Laboaren hainbat abestiren bertsioak entzun ahal izan zituzten horiek.

Hona hemen, zapatuko emanaldiko irudiak (Argazkiak: Alberto Beloki)