Zezen txikiekin eta herri kirolekin agurtu dituzte saneloiak Landetan

Uztarria.eus 2018ko abe. 2a, 17:47

Zezen txiikiak eta poniak eta herri kirolak. Horiek izan dira aurten ere Landetako San Eloi jaietako igandeko osagai nagusiak, bertsoekin eta trikiti doinuekin uztartuta. Osagai horiekin, eguerdiko eguzki epelak lagunduta, jenderik ez da falta izan aurtengo festak agurtu dituzten ekitaldietan.

Gaztetxo zezenzaleek Zelai-Luzeko zezen txikiekin gozatua hartu ondoren, Haritz Etxeberria Ministrok eta Beñat Lizasok bertsotan agurra eginda, hasi da Eneko Otaño eta Julen Alberdi Txikia aizkolarien eta Xabier Aranburu Guzta eta Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzaileen erakustaldia. Kirolariei arnasa hartzeko beta eskainiz, Lutxurdiok eta Koateik trikitia eta panderoa astindu dute tartean.