Azpeitiko 180 saltokik erakusleihoak estali dituzte gaur, ostirala, arratsaldean, eta hala egongo dira astelehenera bitartean. Bertan merkatari elkarteak martxan jarri duen Nolako Azpeitia nahi duzu? kanpainaren emaitza da gaur abian jarri duten egitasmoa; izan ere, plastiko beltzarekin saltokirik gabeko Azpeitia isladatu nahi izan dute. Dena den, erakusleihoak estalita badituzte ere, saltoki guztiak zabalik egongo dira bihar ohiko ordutegian. Merkataritza txikiak bizi duen egoera kezkagarriaren aurrean –egunetik egunera, gero eta gehiago dira euren negozioa itxi beharrean aurkitzen diren merkatariak–, bezeroak sentsibilizatzea nahi du Bertanek kanpainarekin.
Abenduaren 3an kanpainari buelta emango diote; hain zuzen ere, asteburuko irudiarekiko kontrastea sortzeko asaltokiek bihotz formako globo gorriekin apainduko dituzte establezimenduak. Gainera, kaleko Gabonetako argiak ere egun horretan piztuko dituzte.