Oihana Orbegozok Emakume Master Cupeko finalaurrekoa jokatuko du igandean

Uztarria.eus 2018ko aza. 30a, 12:31
Oihana Orbegozo pilotaria.

Promozio Mailako finalerdietako bat jokatuko du azpeitiarrak Naroa Elizalde zubietarraren aurka. Partidak Amezketako Larrunarri pilotalekuan izango dira, eta han bi mailetako finaletarako txartelak izango dira jokoan. Finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango dira.

Emakume Master Cup txapelketa hasi da bukaerara iristen, eta Oihana Orbegozo azpeitiar pilotariak lehian jarraitzea lortu du; izan ere, igandean Amezketan jokatuko diren finalerdietako partidetako bat jokatuko du azpeitiarrak. 10:30ean hasiko dira norgehiagokak Larrunarri pilotalekuan, eta Promozio Mailako finalerdietako bat Naroa Elizalde zubietarraren aurka jokatuko du Orbegozok.

Azpeitiarraren aurkari nafarroak tantoen aldeagatik lortu zuen Lemoako kanporaketan bere taldeko lehen postua, baina Orbegozok ere oso lan ona egin du orain arte, eta ez dizkio gauzak batere erraz jarriko. Bigarren finalerdia, berriz, Amaia Aldai dimoztarrak eta Araitz Eizagirre arroarrak jokatuko dute.

Emakume Master Cupeko finalak Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango dira, datorren abenduaren 9an, igandez.