Javier Gurrutxaga: "Askok nahi dute alokatu, ia eskaintzarik ez dago, ordea"

Uztarria.eus 2018ko aza. 29a, 18:06

Higiezinen agentzia bateko jabea da Gurrutxaga eta Ane Olaizola kazetariak ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako egindako galderak erantzun ditu 2018ko azaroko uztarria aldizkarian.

Etxebizitzak, erosi ala alokatu?

Askok nahi dute alokatu, ia eskaintzarik ez dago, ordea.

Alokairua arazo bihurtu al da?

Azkenaldian, handia.

Nongo etxeak eskatzen dira gehien?

Esklaba ingurukoak ondo saldu dira. Azkenaldian, Ildefonso Gurrutxaga eremuak ere ospea hartu du.

Jendeak nolako etxeak nahi ditu?

Balkoidunak, argitsuak eta hiru logeladunak.

Krisia...?

Luze joan da.

Azpeitian metro koadroa, zenbatean?

Lekuaren edo etxearen araberakoa da hori.

Lehengora itzuliko al gara?

Ez, ez ote gara itzuliko.