Azoka Plazaren proiektua aurkeztu du Josu Labakak Eibarko Slow Food jardunaldietan

Uztarria.eus 2018ko aza. 29a, 10:41

Eibarko Slow Food jardunaldietan izan zen atzo, asteazkena, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia. Hain zuzen ere, Azpeitiko Azoka Plazaren proiektuaren inguruko xehetasunak eman zituen Labakak Azpeitiko Udaleko elikagaiei buruzko estrategia izenburupean eskaini zuen saioan, eta dozenaka lagun bertaratu ziren haren hitzartzea entzutera. Irudian, Labaka azalpenak ematen.