Etxebiden izena emandakoek astelehenera arte berretsi dezakete Esklabetako babes ofizialeko etxeen zozketan parte hartzeko eskaera

Uztarria.eus 2018ko aza. 28a, 10:20
Esklabak-Iturtzulo eremuko etxeen irudia. (Azpeitiko Udala)

Etxebiden alta emanda dauden 320 herritarrei gutun zertifikatua bidali zien Udalak azaroaren hasieran. Gutunean zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute herritarrek. Orri hori abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean. Etxebiden izena emanda egon arren gutunik jaso ez duen norbait badago, Azpeitia Berritzenera joan beharko du.

Astelehenean, abenduaren 3an, bukatuko zaie eskaera berresteko epea Etxebiden izena emanda dauden eta Esklabak-Iturtzulo eremuan eraikiko dituzten babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi duten herritarrei.

Hil honen hasieran jakinarazi zuen Udalak babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi zutenek berretsi egin beharko zutela eskaera. Etxebiden alta emanda dauden 320 herritarrei gutun zertifikatua bidali die Udalak; gutunean, etxebizitzen informazioaz gain, zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute. Orri hori abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Esklabak-Iturtzulo eremuko udal sustapeneko etxebizitza tasatuen zozketan izena eman dutenek ez dute halakorik egiteko beharrik.

Etxebiden izena emanda egon arren gutunik jaso ez duen norbait badago, berriz, Azpeitia Berritzenera joan beharko du, espedientea errebisatzera.