XII. Slalom proba, bideoan

Uztarria.eus 2018ko aza. 27a, 13:10

Larunbatean Landetako Antzibarrena industriagunean XII. Slalom proba jokatu zuten. 24 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta Durangaldea Racing elkarteko Asier Tejado izan zen irabazlea (00:01:06.881). Sailkapeneko lehen azpeitiarra, berriz, Lagun-Artea taldeko Iñaki Alberdi (Ford Scort MK II) izan zen (00:01:12.877). Erlo Telebistak proba horretan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honakoa.