'Cold War' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko aza. 29a, 09:59

Cold War filma emango dute datozen egunetan Soreasu antzokian. Lehen emenaldia etzi, zapatua, izango da 22:00etan; bigarrena, igandean, 19:30ean; eta hirugarren saioa, astelehenean, 21:30ean –ikusleen eguna– eskainiko dute. Pawel Pawlikowskik 2018an Polonian egindako filma da Cold War. Drama generoko lana da, eta 88 minutuko iraupena du.

50eko hamarkadan, Gerra Hotzaren bueltan sortutako maitasun historioa kontatzen du filmak. Elkarrekiko oso desberdinak diren bi pertsonaia elkartzen ditu patuak, garai zail batean. Joanna Kulig,Tomasz Kot eta Agata Kulesza dira filmeko potagonistak, eta kontakizuna Polonian, Berlinen, Parisen eta Yugoslavian kokatzen da.