Norman eta Sofa taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus 2018ko aza. 30a, 10:28

Norman eta Sofa taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, zapatua, Orkatz kultur elkartean. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da.

Norman 2007an Eibarren sortutako rock musika taldea da, eta iaz kaleratu zuen hirugarren lana: Dorleak diskoa autoekoitzi zuten. Sofa, berriz, 2012an Zarautzen sortutako taldea da; taldekideak zarauztarrak eta zumaiarrak dira. Taldeak iaz argitaratu zuen Sofa II diskoa, Bonberenea Ekintzaken eskutik.