Argazki elkarteko kideen erakusketa berria jarri dute Lagun Onak MBren tabernan

Uztarria.eus 2018ko aza. 26a, 12:10

Azpeitiko Argazki Elkarteak erakusketa berria ireki du Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan. Joan zen astetik ikus daitezke elkartearen argazkiak tabernako hormetan, eta oraingo honetan, Jexux Artolak, Alberto Belokik eta Angel Olabarriarenak ateratako argazkiak jarri dituzte erakusgai. Erakusketa ikusi nahi duten herritarrek 2019ko urtarrilaren 17ra bitartean izango du horretarako aukera, mendi bazkunaren tabernan.