Istripua izan da Loiola parean, eta ilara ikaragarriak sortu dira

Uztarria.eus 2018ko aza. 26a, 10:13
Istripuaren argazkia.

Kamioi eta auto banaren arteko istripua izan da, eta pertsona bat zauritu da. Istripua tarteko ikaragarrizko auto ilarak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean.

Gaur, astelehena, 07:00ak aldean, auto batek eta kamioi batek istripua izan dute Loiola parean. Kamioia gurutzatuta gelditu da, eta errepidearen ondoko espaloira igo da, biak bereizten dituen baranda botata. Suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren tokira, eta autoko gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute zaurituta.

Istripuaren ondorioz, auto ilara ikaragarriak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidean, hainbat orduz.