90 urteko herritarrak omendu ditu Baigerak

Uztarria.eus 2018ko aza. 26a, 11:58

Urtero bezala, 90 urte bete dituzten edo betetzear diren herritarrak omendu dituzte Baigera jubiltuen elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Atzo, azaroak 25, jaso zuten omenaldia 90 urteko herritarrek, Loiola hotelean egindako bazkarian. Aitortza jasotako herritarrak ez ezik, omenduen senideak eta Udal ordezkariak izan ziren atzoko ospakizunean, eta giro ederrean igaro zuten eguna. Honako hauek izan ziren omendutako herritarrak: Paquita Aizpuru, Maria Alustiza, Luz Divina, Monica Etxenagusia, Jose Etxeberria, Nemesio Elorza, Manuel San Juan, Arantza Sarasua, Manuel Odriozola, Maria Carmen Zubizarreta, Maria Antonia Rajado, Elisa Galarraga, Juan Granados, Jose Garro eta Jesusa Uzkudun.

Omenaldia eginda, amaitu da Baigerak urtero antolatzen duen Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea