Labetik atera berri da Alaitz Aizpururen 'Laboaren begiak' liburuxka

Uztarria.eus 2018ko aza. 24a, 15:22

Abenduaren 1ean hamar urte beteko dira Mikel Laboa hil zela. Data horren bueltan, Laboaldia iritsi zen herrira joan zen asteazkenean, eta abenduaren 1a bitartean denetariko ekintzak izango dira herrian. Laboaldiaren barruko aurreneko hitzordua Laboa gertutik erakusketaren irekiera izan zen. Itziar Zubizarreta da erakusketaren komisarioa, eta Laboaren ahotsa da erakusketaren protagonista. Atzo, aldiz, Laboaren begiak izeneko liburuxka aurkeztu zuen Alaitz Aizpuru azpeitiarrak Udal Liburutegian. Hainbat herritar hurbildu zen Aizpuruk ondutako lana gertutik ezagutzera, eta bertaratu ziren lagunen artean zen Laboaren alaba. 

Aizpuruk Laboaren kantugintza "bere osotasunean" aztertu du, eta horren gaineko iritziak eta ondorioak bildu ditu Laboaren begiak izeneko liburuxkan. Atzoko aurkezpenean hizpide izan ziren Laboaren kantagintzako zenbait aspektu, eta horien inguruan solastu ziren liburutegira bertaratu ziren lagunak. Hori ez ezik, Laboaren abestien letrei erreperatzeko tartea hartu zuten.