Martxan da Udalaren aurrekontu parte-hartzaileen prozesua

Uztarria.eus 2018ko aza. 24a, 10:54

2019rako aurrekontuak osatzen hasi da Udala dagoeneko, eta martxan jarri du Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ere. Azken asteetan, ekarpenak jasotzeko hainbat bilera egin dute auzoetan, eta mahaikako batzarrak ere egin dituzte. Gainera, hainbat buzoi jarri dute kalean, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Esku orriak ere banatu dituzte etxeetara, eta proposamenak eta ekarpenak on line egiteko aukera ere jarri du Udalak.

Lasaon, Aratzerrekan, Matxinbentan, Elosiagan, Nuarben eta Urrestillan egin dituzte datorren urterako udal hauteskundeetarako proposamenak jasotzeko bilerak. Josu Labaka eta Aitor Bereziartua ziengotziek azaldu dutenez, bilerak "martxa onean" doaz. "Urteotako kontuen balantzea egin dugu, eta aurrera begira auzo bakoitzean egiteko gelditzen zaigunaz ere aritu gara hizketan", zehaztu du Bereziartuak. "Herritarren bizitza errazteko eta horien bizi kalitatean eragiteko proiektuak lantzen dira auzoetan, eta arazoei irtenbidea aurkitzen saiatu gara", gaineratu du Labakak.